¿Zergatik gida hau?
¿Zer ulertzen dugu auzolan proiektutzat?
Interneten dagoeneko dokumentu eta webgune asko daude gizarte-proiektuak sortzeari buruz hitz egiten dutenak, eta, horrexegatik hain zuzen, ez dirudi beharrezkoa denik gida berri bat egitea. Halere, kasu gutxitan aztertzen da elkartekide ez diren pertsonek proiektuak abian jartzea, baliabideak oso mugatuak izaten baitira. Gidak nabarmendu nahi ditu mota honetako proiektuek dituzten erronkak, eskuarki auzolan edo ekintza komunitario gisa ezagutzen direnak.
Proiektu komunitarioei buruzko hainbat definizio aurki daitezke. Askotan aipatzen da kolektiboa gorpuzten edo auzo bateko pertsonek beren egoera soziala hobetzeko irtenbideak bilatzen dituzten ekimenak direla. Auzolanaren kontzeptuak iragan luzea du Euskal Herriko herrietan. Kasu horietan, auzo bereko pertsonak elkargune batean biltzen dira, eta zeregin zehatzak egiten dituzte guztien onerako.
Gidaren izenburuak proiektu komunitarioak edo auzolana aipatzen baditu ere, kasu gehiagora zabaldu nahi dugu. Gure ustez, gida egokia da pertsona talde batek, boluntarioki, gizartea edo ingurumena hobetu nahi duen proiektu ororako. Bereziki, oraindik elkarte gisa eratu ez diren eta finantzaketa publiko edo pribaturik jasotzen ez duten taldeentzako. Bestalde, gidaren xede diren proiektuek bilatu beharko lukete elkarte bat sortzea edo lehendik eraturik dagoen GKE batean sartzea. Izan ere, epe luzean, proiektu horiek iraunkorrak izateko eta hazten jarraitzeko modurik onena da.