04 ATALA. HELBURU DIREN PERTSONAK ETA INGURUMENA

Helburu diren pertsonak eta ingurumena

Barne-kudeaketa diseinatzerakoan, garrantzitsua da pentsatzea nolakoa izango den hartzaileekiko jarduna. Edo ingurumen-proiektuen kasuan, hobetu nahi den ingurunearekin, hemen dituzu ideia batzuk!

Hartzaileekiko harremana.

Pertsona batzuen erantzuna aurreikusi gabekoa izatera prestatu behar da, eta egoera horiei aurre egiteko gaitasuna izan behar da. Baliteke zenbait pertsonak jarrera positiborik ez izatea gizartean; nolanahi ere, horrek ez du esan nahi laguntza behar ez dutenik edo merezi ez dutenik.

Edonola ere, proiektu eta kasu zehatz batzuk alde batera utzita, jarduera gehienetan pertsonak oso eskertuta egoteaz gaindi, konplizitatean oinarritutako lotura eder-sendoak sortuko dira. Lotura horiek sortzean, baliteke gai pertsonalak ezagutaraztea, baina ez dira zabaldu behar, ezta proiektuko gainerako pertsonen artean ere. Laguntza eman ahal izateko informazio pertsonal jakin bat behar bada, beti eskatu beharko da zabaltzeko baimena. Aurrerago, 11. atalean, aurkituko duzu horri lotutako lege- eta konfidentzialtasun-alderdiei buruzko zenbait xehetasun.

Kontuan hartu beharreko beste alderdi bat da hasiera-hasieratik mugak eta arauak ezarri behar direla. Adibidez, elikagaiak entregatzeko proiektu bat egiten bada, laguntza jasotzen duten pertsonek jakin behar dute ezin diotela boluntarioari eskatu produktu bat erosteko edo markatutako ordutegitik kanpo harremanetan jartzeko.

Halaber, garrantzitsua da boluntarioei arauak argi uztea, esperientzia faltagatik akatsak egin baititzakete. Arau posible ugari dago, onena da guztiak biltzea eta ideia-erauntsia egitea, jarraitu beharreko jarraibideak hauteman eta adosteko. Eta, jakina, antzeko proiektuetako txostenak eta gidak bilatzea beti ondo etorriko da.

Faunarekiko eta ingurumenarekiko harremana.

Sentsibilizazio-ekintzez edo ekonomia zirkularra sustatzeko ekintzez gain, badira fauna edo ingurumena eraldatu nahi duten proiektu komunitarioak ere, harengan zuzenean jarduteko. Eta bizitzen ari garen klima-aldaketaren aurrean, gero eta beharrezkoagoak izango dira.

Horren adibide izan daitezke ekogarbiketak: zaborra lakuetatik, mendietatik, hondartzetatik edo hiri-inguruneetatik kendu eta biltzea. Lehengoratze-arloko edo prebentzio-arloko proiektuak ere badaude. Hona hemen emaitza hobea lortzeko aholku batzuk:

(1) Ingurunea ondo aztertu, nahigabeko edo ustekabeko kalterik ez eragiteko.

(2) Prestakuntza-saioren bat eman jarduera bakoitzaren aurretik.

(3) Datuak biltzeko moduari buruz adituei galdetu. Ikerketan laguntzeaz gain, herritarrak eta politikariak sentsibilizatzea ahalbidetuko dute.

los usuarios o el entorno del proyecto
Scroll to Top