2013tik boluntariotza egiten du Gipuzkoako sorospen eta larrialdien arloan, eta eremu horretan ere lan egiten du. Marketinean, telekomunikazioetan eta informatikan prestakuntza akademikoa du. Horri esker, hainbat marka- eta komunikazio-proiektu gidatu ditu GKEetan, eta larrialdietan datuak biltzeko aplikazio bat garatu du.
2012an hasi zen boluntario bezala, eta Gipuzkoan haur eta gazteei zuzendutako proiektuak koordinatzen jardun du. Ikertzaile kimiko gisa lan egiten du, eta unibertsitatearekin lankidetzan aritzen da ingurune eleaniztunetako zientzia esperimentalen didaktikari buruzko proiektuetan.
Hezkuntzaren eta kulturaren zale amorratua da. Duela bi urte amaitu zuen doktore-tesia, Euskadiko hezkuntza-sistemako metodologia eleanitzei buruzkoa, eta ordutik irakasle dihardu EHUn. Idaztea ere maite du eta era guztietako argitalpenak ditu: ipuinak, eleberriak, artikulu zientifikoak, etab.