Auzolan proiektuaren diseinua.

Lehen urratsa: Gizarte- edo ingurumen-diagnostikoa egitea.

Funtsezkoa da eraldatu nahi den egoerari buruz ahal den guztia jakitea; izan ere, proiektua gauzatzeko kezka nahiz motiboa bizipen pertsonal eta subjektibo batetik sortzen da; edonola ere, egoera modu objektiboan aztertzean, akaso, egoerari beste modu batean heldu behar zaiola ikusiko da.

Azterketa sakona egiten hasi aurretik, baliagarria izan daiteke egoera edo arazoa honako aukera-sorta hauen barruan kokatzea:

(1) Osasuna: elikadura, osasun mentala, adikzioak…

(2) Etxebizitza: irisgarritasun falta, etxerik gabeko pertsonak…

(3) Hezkuntzakoak: eskola-errefortzua, zientzia-dibulgazioa…

(4) Aisia edo kultura: aisialdi alternatiboa, tradizioak mantentzea, kirol-jarduerak…

(5) Enplegukoak: langabezia, tokiko merkataritza, ekintzailetza…

(6) Segurtasuna: genero-indarkeria, arrazakeria, delinkuentzia…

(7) Ingurunea: desertifikazioa, kutsadura, animalien aurkako tratu txarrak…

Litekeena da egoera konplexua izatea eta kasu bat baino gehiago barne hartzea. Gure gomendioa da, proiektua abiaturiko lehenengo urtean, helburua zerrendatutako talde bakar batean osorik edo partzialki kokatzea.

Zer kasuri ekin nahi zaion erabaki ondoren, hurrengo urratsa tokiko egoera aztertzen hastea da. Horretarako, estatu edo eskualde mailako azterlanak edo proiektuak bilatzea gomendatzen dugu. Horrela, arazoa hobeto ulertzeaz gain, sor daitezkeen amankomuneko heldulekuak eta konponbideak aurki ditzakegu.

⭐ EXTRA: 10 ideia antzekoak diren azterlanak edo proiektuak aurkitzeko.

⓵ Identifikatu gako-hitzak: Zehaztu zure proiektuaren gaia deskribatzen duten gako-hitzak. Hitz horiek kontzeptu giltzarriak, termino teknikoak edo zure proiektuarekin lotutako hitz arruntak izan daitezke.

⓶ Bilaketa-motor espezializatuak erabiltzen ditu: Ikerketa zientifikoak edo antzeko proiektuak aurkitzeko bilaketa-motor espezializatuak erabiltzen ditu. Adibide batzuk Google Akademiko, Pubmed, Scopus edo Web of Science dira.

⓷ Bilaketa aurreratuak egiten ditu: Bilaketa aurreratuak egiten ditu identifikatutako gako-hitzak erabiliz. “AND”, “OR” eta “NOT” bezalako operadore boolearrak erabiltzen ditu emaitzak fintzeko.

⓸ Bilatu liburutegi digitaletan: Bilatu liburutegi digitaletan ikerketa zientifikoak edo antzeko proiektuak aurkitzeko. Liburutegi digital garrantzitsu batzuk Munduko Liburutegi Digitala, Europeana eta Liburutegi Digital Hispanikoa dira.

⓹ Datu-base tematikoak erabiltzen ditu: Datu-base tematikoak erabiltzen ditu arlo jakin batean azterketa zientifikoak edo antzeko proiektuak aurkitzeko. Adibide batzuk BioMed Central, IEEE Xplore eta arXiv dira.

⓺ Berrikusi erreferentzia bibliografikoak: Berrikusi aurkitutako ikerketa zientifikoen edo antzeko proiektuen erreferentzia bibliografikoak, erlazionatutako beste azterlan edo proiektu batzuk aurkitzeko.

⓻ Parte hartu sare sozial zientifikoetan: Parte hartu ResearchGate edo Academia.edu bezalako sare sozial zientifikoetan ikerketa zientifikoak edo antzeko proiektuak aurkitzeko eta beste ikertzaile batzuekin konektatzeko.

⓼ Zure proiektuaren gaiarekin zerikusia duten hitzaldi edo mintegietara joaten zara, ikerketa zientifikoak edo antzeko proiektuak ezagutzeko eta beste ikertzaile batzuekin konektatzeko.

⓽ Adituekin kontsultatzea: Zure proiektuaren gaian adituekin kontsultatzea, ikerketa zientifikoen edo antzeko proiektuen gomendioak lortzeko.

⓾ Analisi bibliografikoko tresnak erabiltzen ditu: Analisi bibliografikoko tresnak erabiltzen ditu, hala nola Scival edo SciMAT, ekoizpen zientifikoa aztertzeko eta ikerketa zientifikoak edo antzeko proiektuak aurkitzeko.

Bigarren urratsa: proiektuaren helburuak zehaztea.

Zer lortu nahi dugu? Proiektuaren diseinuan agertuko den funtsezko galdera da. Hala ere, proiektua abiarazi ondoren ere egin behar da; izan ere, proiektua abian jartzean eta errealitatea hobeto ezagutzean, helburuak egokitu egin behar dira. Denboran luze iraun ohi duena proiektuaren xedea da, helburuak baino maila altuagoan kokatzen baita, proiektuari zentzua eta misioa ematen baitizkio eta konponbidera iristeko bideak eskaitzen.

Helburuetara itzulita, ikus dezagun horiek nola definitu. Literatura asko dago egiteko moduei buruz, hala nola SMART metodologia erabilita. Aitzitik, esku arteko testuan, auzolan proiektuetarako funtsezko alderdi batzuk baino ez ditugu aipatuko.

Zehazten diren helburuak neurgarriak izan behar dira, bestela ezinezkoa izango litzateke taxuzko jarraipena egitea. Horiek ere, noski, lorgarriak eta errealistak izan behar dira, eta, gainera, aldi jakin baten barruan finkatuta egon behar dira.

Funtsezkoa da, halaber, gauzatu nahi den helburua ez egotea inguruko beste talde edo erakunde batek baldintzaturik; are, lagundu nahi diren pertsona edo inguru berdintsuekin badabiltza, noski. Hala bada, egokiena talde edo erakunde horretatik lan egiteko modua aurkitzen saiatzea da, edo erakundeak zuen taldearen esku uztea helburu hori.

Gerta daitekeena da laguntzen zaien inguruneak edo pertsonek beste laguntza mota bat ere jasotzea; kasu horretan, gainerako gizarte-erakunde edo -zerbitzuekin batera lan egin behar da. Horri buruzko xehetasunak 10. atalean aurkituko dituzu, gizarte-sare baten parte izateko moduari buruz jakingarriak azaltzen ditugunean.

Kontuan hartu beharreko beste alderdi bat, bereziki hamarkada honetan, 2030 Agendako Garapen Iraunkorreko Helburuen (GJH) bidez lan egiten saiatzea da. Hain zuzen, 2030. urtera zenbat eta gehiago hurbildu, orduan eta argiago ohartzen ari gara agendan ezarritako hainbat helburu global kasik lortezin direla; hala eta guztiz ere, munduko erakundeek antzeko hizkera erabiltzea lortu dute, erronkei nolabait aurre egite bidean eta albo-kalteak arintze aldera. Beraz, proiektuak hizkera eta helburu horiek ere bereganatzen baditu, askoz errazagoa izango da bere burua ezagutaraztea, elkarte gisa eratzea, finantzaketa eskatzea, besteak beste.

Kontuan izan behar da, halaber, 2030 Agendan ez direla soilik maila globalean lortu beharreko helburuak ezartzen. Autonomia-erkidegoek ere aplikatzen dituzte, baita makina bat udalek ere. Beraz, zure inguruan zer helburu lortu nahi diren kontsulta dezakezu, eta proiektuak helburu horiek lortze bidean izan ditzakeen oztopoak eta lasterbideak aurreikusi ere bai, erlazionatutako agente nahz elementuekin harremama errazagoa izango baita.

Hurrengo urratsak: proiektuaren jarduerak eta barne-kudeaketa definitzea.

Proiektuan zer lortu nahi den zehaztu ondoren, pentsatu behar da zein izan daitezkeen hasierako baldintzak, ze behar ase beharko ditugun, zer jarduerek ahalbidetuko duten ezarritako helburuak erdiestea eta nolakoak izan daitezkeen barne-kudeaketak. Horiez guztiez dihardute hurrengo atalek.

Plangintza ahalik eta errealistena izan behar da. Adibideak adibide, udalak baliabide jakin batzuk emango dituela aurreikusten bada, eta errealitatean laguntza horiek iritsiko ez balira, oso litekeena litzateke proiektua bertan behera gelditzea edo atzerapenak jazotzea. Beraz, hasteko, zer behar den pentsatzerakoan, segurura jo behar da, eta, ondoren, beti egongo da aukera boluntariotza-taldea hazteko, instalazio berriak lortzeko edo beste eragile batzuen finantzaketa galdegiteko eta laguntza-sarea handitzeko.

Gogoratu! Proiektua diseinatzeko prozesu osoan, garrantzitsua da hasierako taldean parte hartuko duten pertsona guztiak inplikatzea. Hainbat arrazoi ditugu horretarako:

(1) Partaidetza handiagoak motibazio handiagoa eragingo du.

(2) Hobeto jakingo da pertsona bakoitzak zer konpromiso eta gaitasunekin egin dezakeen ekarpen.

(3) Ezagutza- eta iritzi-aniztasunak beti lagunduko du proiektua ahalik eta hobekien lantzen.

Era berean, ez litzateke gaizki egongo beste eragile batzuk eta proiektuaren xede diren pertsonak ere kontuan hartzea, beren ikuspegia ere eman eta aberasgarria suerta dadin.

diseñar el proyecto comunitario
Scroll to Top